• Hasiera

LTD ezartzeko Trantsizio Plan Nazionaleko I., II. edo III. Fasearen Trantsizio Proiektuetan Kanpoan gelditzeko arriskua duten Elkarteei Laguntzeko Ekintzen Plana

Telekomunikazio eta Informazioaren Gizarterako Estatuko Idazkaritzak Trantsizio Plan Nazionaleko I., II. edo III. Fasearen Trantsizio Proiektuetan Kanpoan gelditzeko arriskua duten Elkarteei Laguntzeko Ekintzen Plana sustatzen du. 2010eko apirilaren 3an amaituko da eskaeren izapideak egiteko epea.

Laguntzeko Ekintzen Planaren xedea lehentasuneko informazio-mekanismoak martxan jartzea, babesa eta arreta berezia ematea da telebista analogikotik digitalera pasatzerakoan kanpoan gelditzeko arrisku berezia duten elkarteetako partaideei. Hau guztia LTD ezartzeko Trantsizio Plan Nazionaleko I., II. edo III. Fasearen trantsizio-proiektuak dituzten udalerri-eremuetan burutu nahi da.

Planaren barruan aurreikusitako ekintzen artean hiritarrei LTD sintonizadore bat emango zaie 4 urtez erabil dezaten eta beti ere ondoko baldintzak betetzen badituzte:

  • LTD ezartzeko Trantsizio Plan Nazionalaren I., II. edo III. Fasearen dagokion udalerrietako batean bizitzea (kontsultatu zerrenda)
  • Planaren onurak jasoko dituen gutxienez elkarte batekoa izatea
    • 65 urte edo gehiago izatea eta II. edo III. mailako mendekotasuna izatea
    • Desgaitasuna izatea %33 edo gehiago, eta horietako batek entzuteko edo ikusteko desgaitasuna izan behar du
    • 80 urte baino gehiago izatea eta bakarrik bizitzea, edo baita ere 80 urte baino gehiago dituen beste batekin bizitzea
  • Laguntzeko Ekintzen Plan honen onuradun ez izatea Elkarte edo Erkidego Autonomoen bidez

Zure udalaren mendeko hiritarren izenean laguntza hau izapidetu nahi izanez gero, ondoko urratsak jarraitu behar dituzu:

  1. Identifikatu aipatutako baldintzak betetzen dituzten eta deskodetzaile bat oraindik ez duten udalerriko laguntzen onuradunak
  2. Bildu onuradun bakoitzaren dokumentazioa
    • Lurreko Telebista Digitala (LTD) ezartzeko trantsizio prozesuan kanpoan gelditzeko arriskua duten elkarteentzat ekipamendu sintonizadorea emateko eskaera inprimakia, onuradun bakoitzak bi kopiatan sinatua (deskargatu)
    • Onuradunaren NANaren fotokopia konpultsatua
    • I., II. edo III. Fasearen herrialde bateko helbidearen egiaztagiria, baldin eta onuradunaren NANean agertzen denaren ezberdina bada (honakoek balioko dute: telefono edo elektrizitate, ur eta gas hornikuntzaren fakturak, zerga edo udal-zergen ordainagiriak, alokairu-kontratuak, etab.)
    • Onuradunaren ezintasun maila edo mendetasun maila egiaztatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua, halakorik izatekotan.
      • Mendekotasun maila: Autonomia Erkidegoak igorritako ziurtagiria
      • Ezintasun maila: pertsonak ikusteko edo entzuteko duen ezintasuna ziurtatzeko agiria eta autonomia erkidegoak igorritako ziurtagiria, ezintasun maila % 33-koa edo handiagoa dela adierazten duena
      • Bakarrik bizi den 80 urte baino gehiagoko pertsona: ez da beste agiririk aurkeztu behar eta egoera hau azaltzen duen eskaera-inprimakia sinatu besterik ez da egin behar.
  3. Prestatu entregarako dokumentazioa
    • Udalaren ordezkari izatearen agiria, ekipamenduak jasotzean eskatuko dizutena (deskargatu)
    • Onuradunek jasoko dituzten ekipamenduen laburpen-karatula (deskargatu)
  4. Joan Probintziako Telekomunikazioen Ikuskapen Buruzagitzara (ikusi helbideak) deskodetzaileak jasotzeko. Komenigarria da aurretiko hitzordua adostea zure beharren araberako ekipamendu nahikorik dagoen ziurtatzeko.

Informazio gehiago nahi baduzu jarri gurekin harremanetan 902 014 554 zenbakian (gaztelaniaz erantzuten da).